Gure eskolak Nafarroako bertze zortzi ikastetxerekin batera 2017-2018 ikasturtean burututako eTwinning proiektu bati lotuta kalitate-zigilu europarra jaso du. Proiektuan LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten, haien ingeleseko bi irakasleekin Miren Askasibar eta Edurne Aranburu.
Proiektuaren xedea Europako hainbat herrialdetako eskolekin kultur ondarearen inguruko postalak elkartrukatzea izan zen, eta horren inguruan jarduera multzo zabala landu zituzten ikasleek.
Honi buruz gehiago jakiteko esteka honetan.
Azken iruzkinak