“Postcards from Europe!” eTwinning proiektuak Kalitate-Zigilu Europarra jaso du

This post is also available in: Español (Spanish)

Nafarroako beste 8 ikastetxerekin batera, Irain Eskola Publikoak 2017-2018 ikasturtean burututako eTwinning proiektu bati lotuta kalitate-zigilu europarra jaso du.

Proiektuan Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek parte hartu zuten, haien ingeleseko bi irakasleekin eta IKTko irakaslearekin batera.

Proiektuaren xedea Europako hainbat herrialdetako eskolekin kultur ondarearen inguruko postalak elkartrukatzea izan zen, eta horren inguruan jarduera multzo zabala landu zituzten ikasleek. Argazkian, proiektuan parte hartu zuten ikasleen zati bat (egun Lehen Hezkuntzako seigarren mailan dauden ikasleak) eta ingeleseko bi irakasleak, Miren Askasibar eta Edurne Aramburu. Azken hau eskolako zuzendaria ere da.

Jasotako sariak oihartzun zabala izan du Hezkuntzako Departamentuan, Nafarroako eTwinning webgunean eta hainbat hedabidetan: Erran, Diario de Navarra, El Diario, 20 Minutos.

Bereziki harro gaude gure ikasleek Lesakako kultur ondareari buruz sortu zituzten postalak ikusita:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.